Zuen lana burutu ahal izateko, ondoko urrats hauek beteko dituzue:

 

 

1. JARDUERA . DATUAK BILTZEN

  •  Herrialde garatuen eta  ez-garatuen demografiari buruzko datuak bilduko dituzue.  Datu bilketa eraginkorra izan dadin,  mota bakoitzeko herrialde bat aukera dezakezue eredu moduan. Ondokoak dira bildu behar dituzuen datuak:

  •  Populazioa

  •  Hazkunde-tasa

  •  Jaiotza-tasa

  •  Heriotza-tasa

  •  Alfabetizazio Indizea

  •  Populazio piramideak

Helbideak:

www.indexmundi.com/es/

www.eumed.net/cursecon/2/demografia.htm

http://www.hiru.com/geografia/geografia_01300.html

 

2. JARDUERA:  DATUAK ZEHATZAGO ADIERAZTEKO

  •   Jarduera honetan, aurrekoan lortutako datuak erabiliko dituzue. Grafikoak erabiliko dituzue Mendebaldeko errealitateari dagozkion datuak herrialde ez-garatuen datuekin kontrastatu eta alderatzeko. Hori egiteko jarraibideak dokumentu honetan topatuko dituzue.

  •  Grafikoa eskuz marraztu ondoren, Power-Point programan sartu  eta diapositiban txertatuko duzue. Diapositiba formatu bat aukeratu beharko duzue eta programaren jarraibideak bete (klikatu hemen). Diapositiba hori azkenean aurkeztuko duzuen azalpenean agertu beharko da.

 

3. JARDUERA; ERKATU ETA ERKATU

  •  Jarduera honetan konparaziozko testua idatziko duzue mundu garatuaren eta mundu ez-garatuaren arteko egoeren konparaketa egiteko.

  •  Lehendabizi,  konparazio testuei buruzko azalpenak eta gomendioak irakurri (klikatu  hemen.)

  •  Ondoren, testua idatziko duzue. Testu hau azkenean egingo duzuen ppt aurkezpeneko diapositibetan erabiliko duzue.

 

4. JARDUERA: AZKEN JARDUERA

  •  Lana  bukatzeko,  ppt (Power Point) aurkezpena egingo duzue eta kideei egin duzuen ikerketaren berri  eman.

  •  Aurkezpen horren diapositibetan  landu duzuen gaiari buruzko alderdi ezberdinak jorratuko dituzue. Gogora ezazue diapositiba guztietan azalpen testua landuko duzuela eta  grafikoa edota irudia txertatu beharko duzuela lagungarri gisa.

  •  Azken diapositibak norberaren ondorioa, iritzia, jasoko du; bildu dituzuen datu guztien azken ondorioa, alegia.