|
Lana behar bezala burutu ahal
izateko, ondoko urratsak beteko dituzue:
1.
JARDUERA.
DATUAK BILTZEN
-
Herrialde garatuen eta ez-garatuen ekonomiari buruzko datuak bildu behar
dituzue. Datuak modu eraginkorrean jasotzeko, eredu moduan, herrialde bi
aukeratu:
bata garatua eta bestea ez-garatua. Edo, bestela, hausnarketa
zabalagoa egin dezakezue. Bildu honako alderdi hauei
buruzko informazioa:
-
Energia-kontsumoa:
elektrizitatea, petrolioa...
-
Globalizazioa
-
Telekomunikazioen
garapena: telefonoa, telebista, Internet...
-
Ekonomia-jarduera mota ezberdinak: nekazaritza, industriagintza, zerbitzuak...
- Datuak behean dauzkazuen Interneteko helbideetan bilatu eta
taula honetan idatzi:
Helbideak
2. JARDUERA: DATUAK ZEHATZAGO AZTERTZEKO
-
Jarduera honetan aurrekoan lortutako datuak erabiliko dituzue.
Orain grafikoak erabiliko dituzue Mendebaldeko errealitateari dagozkion datuak herrialde ez-garatuen datuekin
kontrastatu eta alderatzeko. Hori
egiteko, dokumentu honetan topatuko dituzuen jarraibideak bete (
klikatu
dokumentu honetan.)
-
Grafikoa
eskuz marraztu ondoren, Power Point programan sartu eta diapositiban
txertatu. Hori lortzeko diapositiba formatu hau
aukeratu behar duzue eta programaren
jarraibideak bete. Diapositiba hau azken azalpenean agertu
behar da.
3. JARDUERA: ERKATU ETA ERKATU
- Jarduera honetan
konparaziozko testua idatziko duzue mundu garatuaren eta mundu
ez-garatuaren arteko egoeren konparaketa egiteko.
- Lehendabizi,
konparazio testuei buruzko azalpenak eta gomendioak irakurri (klikatu
hemen. )
- Ondoren, testua idatziko duzue.
Testua gauzatu behar duzuen ppt aurkezpenean erabiliko duzue.
4. JARDUERA: AZKEN JARDUERA
-
Lana
bukatzeko, ppt (Power Point) aurkezpena egingo duzue eta zuen kideei egin
duzuen ikerketaren berri eman.
-
Aurkezpen
horren diapositibetan landu duzuen gaiari buruzko alderdi
ezberdinak jorratuko dituzue. Gogora ezazue diapositiba guztietan azalpen
testua landuko duzuela eta grafikoa edota irudia txertatu beharko
duzuela lagungarri gisa.
-
Azken
diapositibak norberaren ondorioa, iritzia, jasoko du; bildu dituzuen datu guztien azken ondorioa,
alegia.

|