OSASUNA
SARRERA EGINBEHARRA PROZESUA BALIABIDEAK EBALUAZIOA ONDORIOA GIDA DIDAKTIKOA

 

Zuen lana burutu ahal izateko ondoko urrats hauek beteko dituzue:

1. JARDUERA . DATUAK BILTZEN

  •  Herrialde garatuen eta  ez-garatuen osasunari buruzko datuak bilduko dituzue.  Datu bilketa eraginkorra izan dadin,  mota bakoitzeko herrialde bat aukera dezakezue eredu moduan, edo, bestela, hausnarketa orokorragoa egin. Ondokoak dira bildu behar dituzuen datuak:
    •  Gaixotasun mota ezberdinak
    •  Gaixotasunari aurre egiteko baliabideak
    •  Gaixotasun ohikoenen jatorria eta kausa
    •  Heriotza-tasa

Datuak behean ageri diren Interneteko helbideetan topatu behar dituzue eta  taula honetan jaso.

Helbideak

 

2. JARDUERA:  DATUAK ZEHATZAGO IDAZTEKO

  •   Jarduera honetan aurrekoan lortutako datuak erabiliko dituzue. Mendebaldeko errealitateari dagozkion datuak herrialde ez-garatuen datuekin kontrastatu eta alderatzeko grafikoak erabiliko dituzue oraingoan. Hori egiteko, dokumentu honetan topatuko dituzuen jarraibideak kontuan hartu (klikatu  dokumentu honetan)

  •  Grafikoa eskuz marraztu ondoren, Power Point programan sartu  eta diapositiban txertatu. Diapositiba formatu hau aukeratu behar duzue eta programaren jarraibideak bete. Azken azalpenean agertu beharko da.

 

3. JARDUERA: ERKATU ETA ERKATU

  •  Jarduera honetan konparaziozko testua idatziko duzue  mundu garatuaren eta mundu ez-garatuaren arteko egoeren konparaketa egiteko.
  •  Lehendabizi,  konparazio testuei buruzko azalpenak eta gomendioak irakurri ( Klikatu  hemen. )
  • Ondoren, testua idatziko duzue. Testu hori gauzatu behar duzuen Power point aurkezpenean erabiliko duzue.

 

4. JARDUERA: AZKEN JARDUERA

  •  Lana  bukatzeko,  ppt (Power Point) aurkezpena egingo duzue eta kideei egin duzuen ikerketaren berri  eman.

  •  Aurkezpen horren diapositibetan  landu duzuen gaiari buruzko alderdi ezberdinak jorratuko dituzue. Gogora ezazue diapositibetan azalpen testua landuko duzuela eta  grafikoa edota irudia txertatu beharko duzuela lagungarri gisa.

  •  Azken diapositibak norberaren ondorioa, iritzia, jasoko du; bildu dituzuen datu guztien azken ondorioa, alegia.